XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
METODOLOGIA.Haurrak hizkuntzaren aurrean hiru jokabide desberdin eduki ditzake: 1. Eskaintzen zaizkien lanak betetzeko gai izan.
2. Eskainitako ereduen arabera, berriak sortu.
3. Gauza berriak sortzeko gaitasuna izan.
Hirugarren puntu honetara iristea izango litzateke gure helburu nagusiena.
Mintzamena.Edozein hizkuntzatan lortu nahi izaten den helburua haurrak bere pentsamenduak erraztasun minimo batez adierazteko gai izatea da.
Baina euskararen egoera kontuan izanik gure hizkuntzaren irakaskuntzak tratamendu berezi bat behar duela garbi dago.
Hau dela eta guk proposatzen dugun metodologian
Zergatik?.
- Hizkuntza komunikatzeko tresna bat denez, komunikatze hau gehienbat ahoz egiten delako; haurrak erraztasuna behar du, bizkortasuna, hiztegia, bestela erdarara joko du asko pentsatu gabe.
- Bizkortasun edo erraztasun hau lortzeko, asko hitzegin behar da, eta ez dugu ahaztu behar haur askok ikastolan bakarrik hitzegiten dutela euskaraz, beraz, indar handia eman diogu mintzamenari.
- Euskarak
- Grabaketari garrantzi handia ematen diogu arlo honetan; haurraren ahozko espresioa konpontzeko bide onenetariko bat, esan duena berak berriro entzutea dela pentsatzen dugu.
- Haurrak eredu onak behar ditu, horretarako sarritan grabazioak erabiltzea komenigarri da.
- Mintzamenari garrantzi handia ematen diogunez, programatu egin behar dela uste dugu; ez dadila beti inprobisatua izan.
Irakasleak, ekintza bakoitzarekin lortu nahi duena, garbi eduki behar du.
- Mintzamena bultzatzeko, aurrez elementu motibagarriak erabiltzea komenigarri da
Adib. : audiobisualak.
Bestela, betikoek hitzegiten dute,
- Ahozko espresioari lehentasuna emanik ere, ez dugu ahaztu behar, espresio hau elementu askoren eraginpean dagoela.
Garrantzitsuena: haurraren nortasuna.
Ahozko espresioa hobetzeko eta garatzeko, zehar-metodoez baliatu beharko dugu.
Adib.